XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nobela erromantikoen sailean ikusi zaitudanean pentsatu dut agian amarentzat eguberri-oparia erosten ari zinela, ez dakit, baina ez daukazu horrelako liburuak irakurtzea gustatzen zaionaren itxurarik.

- Nik neuk normalagotzat joko nuke zu zerean ikustea...Pausaldi bat egin zuen indarra emateko... zientzi fikzio sailean.

Bingok ezin zuen tutik esan.

- Horretan ari baldin bazinen jarraitu zuen neskak lagundu nahiz, mahuken barruan gertatzen ari zen hazkuntzaz konturatzeke nonbait.

Eta besoak hazten ari zitzaizkion.

Une hartan bertan sentitzen zuen nola ari zen gertatzen hori!

Hezurrak luzatzen ari ziren eta haragia eta giharreak ere parez pare zihoazen, gomazko uhalak bezala hedatuz...

- Horretan ari baldin bazinen amarentzat zerbait erosten, Uda zakar demasa gomendatuko nizuke hauxe.

Papar iletsuko pirata batek besarkaturik zeukan emakume ile-luze baten irudia ukitu zuen.

- Udazken zakar demasa eta Negu zakar demasa eta Udaberri zakar demasa ere badaude, baina ahizpak dio Uda zakar demasa dela hoberena.